Ulibarri normalizazioa
Euskararen aldeko apustua irmoa dugu gure ikastetxean, baina arriskua dugu apustu hori eskola-eremura soilik mugatzeko.
Horregatik, eguneroko bizimoduan euskeraren erabilera sustatzeko, hizkuntza-normalizazioko proiektu hau sortu dugu: Ulibarri Plana.
Gure ikasle eta langileen giro desberdinetan euskararen erabilera formala eta informala aztertu eta diagnostikatuz, euskararen normalizazioa hobetu dezaketen alderdietan esku hartzea planifikatzen dugu.
Ildo beretik, hainbat taldek Barnetegietan hizkuntza finkatzeko hainbat egunetako esperientzietan parte hartzea aurreikusten da.