Batxilergo Dual Amerikarra | Salestarrak Magale Urnieta

Batxilergo Dual Amerikarra

Programa berritzaile honetan, ikaslea Estatu Batuetako High School batean ere matrikulatuta egongo da, bi ikasketak (hemengo Batxilergoa eta Amerikarra) aldi berean egiteko aukera duelarik.

Programa honi esker, DBHko 2. mailatik aurrera nahi duten ikasleek bertako eta Estatu Batuetako Batxilergoko Titulazio Bikoitza lortu ahal izango dute.

Honela, gure ikastetxean eleaniztasuna sakondu eta indartzeko asmoz, Amerikako Batxilergo Duala egiteko aukera eskaintzen diegu gure ikasleei.

Programa hau «Academica Corporation» erakundearekin sinatutako hitzarmenari esker ahalbidetzen da. Estatu Batuetako eskola eta hezkuntza-erakunde handi eta nagusiena da, eta Diploma Dual edo titulazio bikoitzeko nazioarteko programaren sortzailea da.

Hitzarmen honen bidez, Salestarrak Magale Urnietak bertako eta Ameriketako Estatu Batuetako Batxilergoko Titulazio Bikoitzeko programa ezarri du nahi duten DBHko 2. mailatik aurrerako ikasleentzat, ingeleseko ezagutzak eta trebetasun pertsonalak indartuz.

Asko dira programak ikasleei ematen dizkien balio eta abantailak, hiru helburu nagusi azpimarratuz:

Ingeles-maila hobetzea

%100eko ingelesezko programa bertako irakasleekin.

Gaitasun teknologikoa hobetzea

%100 online, plataforma, tresna, komunikazio eta abarrekin.

Ikasleen gaitasunen hobekuntza

Ikasleek ikasketa eta lanarekiko duten autonomia gaitasuna, erantzukizuna, beren burua antolatzeko ahalmena eta heldutasunaren sustapena.

Gehiago jakin nahi duzu?
Ez izan zalantzarik eta eskatu informazio gehiago.

Pozik hartuko zaitugu.