Batxilergoa | Salestarrak Magale Urnieta

Batxilergoa

Ikasle bakoitzari egokitutako orientazio akademikoa lantzen dugu eta unibertsitatera sartzeko probarako prestakuntza sakona egiten dugu.

Salestarrak Magale Urnietan, ikasleek Zientzietako Batxilergoa ikas dezakete honako bi modalitate edo eredutan: modalitate zientifikoan eta teknologikoan.

Gure ikasleei prestakuntza sendoa eskaintzen diegu Batxilergoko etapa bukatu ondorengo ikasketekin arrakastaz jarraitu ahal izateko; bai Unibertsitatean eta bai Goi Mailako Heziketa Zikloetan.

Ikaslearekiko tratuan gertukoak diren irakasleak ditugu, eta, aldi berean, exigentzia maila handia eskatzen dutenak, zorrotzak, ikaslea eskola etapa honetan ondo prestatuta eta aldi berean lagundua sentitu dadin.

Aldi berean, garrantzi handia hartzen dute Batxilergoa bukatu ondorengo ikasketetarako orientazio akademikoak eta unibertsitatera sartzeko probarako prestakuntza espezifikoek. Gure ikastetxean, bi zeregin horiek modu pertsonalizatuan, bakarka, modu hurbilean eta modu eraginkorrean gauzatzeaz arduratzen gara.

Bakarkako prestakuntza

Klaseen diseinua eta metodologia ikasle bakoitzaren helburu desberdinetara eta asmoetara egokitzen da, bai selektibitatean emaitza onenak behar dituztenetara eta baita Lanbide Heziketa helburu duten ikasleetara ere.

Orientazio akademikoa

Batxilergoko etapa osoan zehar, tutoretza-saioak bakarkako modu indibidualizatuan garatzen ditugu, orientazio akademikoari berezikiko garrantzia emanez, ikasle ohien, unibertsitateen eta gure tutore/orientatzailearen bitartez etorkizuneko prestakuntza-aukerei buruzko informazioa emanez.

Flipped Classroom edo alderantzizko klaseak

Irakasleen saio teorikoak edozein unetan ikus ditzakete ikasleek, haien erritmoaren eta beharren arabera, uneoro eskuragarri dauden eta gure irakasleek diseinatu dituzten bideotutorialen bidez. Metodologia horren bidez, ikasleen autonomia bultzatzen da.

Ordutegia

Batxilergoa 1

Astelehenetik ostegunera:
08:05etik 15:00etara

Ostirala:
08:05etik 14:10era

Batxilergoa 2

Astelehen eta ostiraletan:
08:05etik 14:10era

Astearte, asteazken eta ostegunetan:
08:05etik 15:00era

Matrikulazioa

Zure semea edo alaba gure eskolan matrikulatu nahi baduzu, bete ezazu galdetegia eta jakinaraziko dizkizugu ate irekiak, matrikulazio-datak eta egin beharreko izapideak.


Gehiago jakin nahi duzu?
Ez izan zalantzarik eta eskatu informazio gehiago.

Pozik hartuko zaitugu.