Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa | Salestarrak Magale Urnieta

Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa

Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko metodologiak…

IKTak

IKTak egunerokotasunean integratzea funtsezkoa da ikasleak bizi garen gizarte digitalera egokitzeko.

Azken urte hauetan, Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak paper garrantzitsua hartzen ari dira gure ikastetxeko irakatsi eta ikasteko prozesuan.

IKTak ikasgelan txertatzeak aldaketa metodologiko garrantzitsua dakar, ikasle bakoitzaren ikaskuntza bere erritmora eta mailara egokitzeko aukera ematen baitu, garapen ezin hobea eskainiz. Horregatik, gure ikasleen ikaskuntza-prozesuan laguntzen duten hainbat baliabide sartu ditugu.

Gure ikastetxea maila digitalean goragoko mailan kokatzen da irakatsi eta ikasteko prozesuetan, metodologian, teknologian, material eta baliabide digitalen erabileran, administrazioan eta komunikazioan. Horretarako, ikasteko gune eta ingurune birtualak erabiltzen dira.

DBH eta BATXILERGOArako, epe ertainera ezartzen ari garen ikastetxeko digital proiektua honako hau da: IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA

HAUR eta LEHEN HEZKUNTZArako, epe ertainera ezartzen ari garen ikastetxeko digital proiektua honako hau da: HH eta LH PROIEKTU DIGITALA

Gehiago jakin nahi duzu?
Ez izan zalantzarik eta eskatu informazio gehiago.

Pozik hartuko zaitugu.