Lehen Hezkuntza | Salestarrak Magale Urnieta

Lehen Hezkuntza

Derrigorrezko Lehen Hezkuntzaren hasierako etapa honetan, ikaslearen garapen kognitiboa, afektiboa eta soziala sustatzea da gure helburua, modu integral eta orekatuan.

Salestarrak Magale Urnietan bakarkako pedagogia, aktiboa eta berritzailea aukeratu genuen, ikasle bakoitza bere ikaskuntza eta garapen prozesuaren protagonista izan dadin.

Askatasun, errespetu eta konfiantza giroan kokatuta, gure Hezkuntza Proiektuak bost ardatz nagusi ditu: Adimen anitzak, Ikaskuntza kooperatiboa, Hezkuntza emozionala, Arazoetan oinarritutako proiektuak (PBL) eta Teknologia berriak.

Funtsezko zutabe horiek ematen diote forma Lehen Hezkuntzako etaparako gure hezkuntza-proiektuari, ikasleen prestakuntza integrala lortuz.

Adimen anitzak

Haur Etapako metodologiari jarraipena emanez, ikasleek zortzi adimen anitzak garatzen dituzte proiektu eta jarduera espezifikoen bidez (hizkuntza, logiko-matematikoa, kinestesikoa, pertsonen arteko harremanak lantzen dituena, pertsonaren baitakoa, naturalista, musikala eta espaziala).

Ikaskuntza kooperatiboa

Ikasleak hazteko eta ikasteko egingo duen bidea ez da bakarrik egingo. Talde-lana eta proiektu partekatuen garapena funtsezkoak izango dira.

Hezkuntza emozionala

Ikaslearen garapen integrala arrakastaz sustatzeko garrantzi handikoa da Adimen Emozionalaren proiektua, haurraren trebetasun sozialak eta gaitasun emozionalak garatzen laguntzen baitu.

Teknologia berriak

Gure ikasleek informazioa kudeatzeko, taldean lankidetzan aritzeko eta ekintzaile izateko gaitasuna izan behar dutela uste dugu, baina baita ezagutza hori partekatzen eta berriak sortzen ikasi behar dutela ere. Horretarako, ezinbestekoa da gure eguneroko programazioetan IKTak egotea, Sites edo/eta Moodle bidez.

Arazoetan oinarritutako proiektuak

Proiektu hauetan, gaia aurkezteko abiapuntua galdera edo arazo bat izango da. Ikaslearen aurretiazko ezagutzak eta hurbileneko errealitatea izango dira gaiak aukeratzeko kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak.

Ordutegia

Goizez: 9:00etatik 12:30era
Arratsaldez: 14:30etik 16:30era

Matrikulazioa

Zure semea edo alaba gure eskolan matrikulatu nahi baduzu, bete ezazu formularioa eta jakinaraziko dizkizugu ate irekiak, matrikulazio-datak eta egin beharreko izapideak.


Gehiago jakin nahi duzu?
Ez izan zalantzarik eta eskatu informazio gehiago.

Pozik hartuko zaitugu.