GuGan proiektua
GuGan hezkuntza-komunitatean adimen emozionala garatzeko gure proiektua da. Ikasle eta irakasleei zuzendua dago nagusiki.
Alde batetik, pertsonaren barne dimentsioan norberaren ezagutza, motibazioa eta autoerregulazioa lantzen dira. Bestalde, pertsonen arteko dimentsioan, besteekiko harreman positiboak eta bizikidetza positiboa lantzen dira.
Proiektu honekin arrakasta eta aprobetxamendu handiagoko metodologia berriak lantzea, jazarketak ekiditea, eskola inklusiboagoa izatea eta gure ikasleak gaituagoak eta zoriontsuagoak bihurtzea lortzen dugu.