Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak | Salestarrak Magale Urnieta

Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak

Zer ikasiko dut Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuen LH honetan?

Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako heziketa-ziklo honetan ondorengoa ikasten da: instalazio elektroteknikoen eta energia berriztagarrien proiektuak garatzen, etxebizitzetan eta eraikinetan antena- eta telefonia-instalazioen proiektuak garatzen, muntaia- eta mantentze-eragiketak kudeatzen eta gainbegiratzen, instalazio automatizatuak egiaztatzen eta kontrolatzen eta abar.

Tituluak aukera emango dizu enpresa instalatzaileetako hainbat lanpostutan lan egiteko. Ziklo hau aukera bikaina da Gipuzkoan, Donostiatik gertu, sistema automatizatuetan prestakuntza garatzeko.

Goi Mailako Lanbide Heziketa honetan honako zeregin hauek beteko dituzu, besteak beste:

  • PLC industrialean eta gainbegiratze-sistemetan (ukipen-pantaila eta SCADA sistema) oinarritutako instalazio automatizatuak diseinatu, programatu eta abian jartzea.
  • Instalazio domotikoak diseinatu, programatu eta martxan jartzea (etxe adimendunak).
  • Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea.
  • Instalazio termikoak, berokuntzakoak eta ur bero sanitariokoak aztertzea, eta mantentze-teknikak planifikatzea eta aplikatzea.
  • Telekomunikazio-azpiegituren proiektuak garatzea.
  • Materialaren hornidura kudeatzea eta stocka (izakinak) kontrolatzea.
  • Proiektu baten dokumentazio teknikoa garatzea.

Ikasketa-plana

Salestarrak Magale Urnietako Lanbide Heziketako zikloak laneratzera bideratutako hezkuntza-eredu praktiko batean zentratuta daude. Horretarako, lan-munduko proiektu errealak simulatuz lan egiten dute. Teoria eta praktika konbinatuz, ikasleek beren karrera profesionalean arrakasta izateko beharrezko trebetasunak lortzen dituzte.

Ikasgaiak

1. maila Orduak
Telekomunikazio-azpiegitura Komunen Instalazioetako Prozesuak 165
Instalazio Elektrikoetako Teknikak eta Prozesuak 198
Instalazio Elektrikoetako Dokumentazio Teknikoa 66
Sistema eta Zirkuitu Elektrikoak 165
Instalazio Elektrikoen Konfigurazioa 198
Instalazio Elektrikoak Muntatzeko eta Mantentzeko Kudeaketa 99
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea 99
2. maila Orduak
Instalazio Domotikoetako eta Automatikoetako Teknikak eta Prozesuak 180
Sare Elektrikoen eta Transformazio-zentroen Garapena 160
Instalazio Domotikoen eta Automatikoen Konfigurazioa 160
Enpresa eta Ekimen Sortzailea 60
Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako Proiektua 50
Ingeles Teknikoa 40
Lantokiko Prestakuntza 360

Egutegia eta ordutegia

  • Lehen maila: irailetik ekainera, 8:05etik 14:10era, astelehenetik ostiralera.
  • Bigarren maila: irailetik martxora, 8:05etik 14:10era, astelehenetik ostiralera. Apiriletik ekainera bitartean praktikak egiten dira.

Irteera profesionalak

Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako Goi Mailako Teknikariaren tituluarekin, enpresa askotako lanpostu ugaritan lan egiteko prest egongo zara, horietako gehienek makineria duten instalazioak baitituzte.

Halere, gehien bat enpresa pribatuen arloan lan egiteko aukera eskaintzen du egungo lan merkatuak. Enpresa horietan ondorengo zereginak izan ohi dira nagusi: proiektuak garatzea, eraikinen ingurunean eta helburu bereziekin instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzeko lanak kudeatzea eta ikuskatzea, sistema domotikoak eta immotikoak instalatzea, eraikinetako telekomunikazio-azpiegituretan, behe-tentsioko sare elektrikoetan eta sistema automatizatuetan, norberaren edo besteren kontura.

Enpresak

  • Behe-tentsioko elektrifikazio-enpresak.
  • Energia enpresak (eguzki-energia, fotovoltaikoa, mini-eolikoa).
  • Antena eta telefonia enpresak.
  • Ekipoak eta instalazioak gainbegiratzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko enpertsak.
  • Domotikako enpresak.
  • Kudeaketa energetikoko enpresak.
  • Beste enpresa batzuk.

Lanpostuak

  • Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
  • Proiektugile elektroteknikoa.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
  • Ekipo eta instalazio elektroteknikoak eta automatizatuak gainbegiratzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Kanpo-argiztapeneko instalazioen teknikari gainbegiralea.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua.
  • Behe-tentsioko sare elektrikoen eta kanpo-argiteriaren koordinatzaile teknikoa.
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpoko argiteriako obretako langileburua.
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpoko argiteriako obra-arduraduna.
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako instalatzaileen taldeburua.
  • Banaketako eta kanpoko argiteriako instalazio elektrikoen mantentze-lanen kudeatzailea.
  • BTEE: behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko gidabaimena eta espezialitateak.
  • Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea (antenak, telefonia, telebista eta CCTV).
  • Edo zeure enpresa sortuko duzu.

Lan-poltsa

Prestakuntza-etapan, ikasleek enpresekin lana egiten dute eta, Magale Urnieta Salestarren Lan Poltsarekin, ikasketak egin ondoren lan-merkatuan sartzea bultzatzen da, bakoitzarentzat egokienak diren enplegu-aukerak zehatz-mehatz aztertuz.

Instalazioak eta baliabideak

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako gure LHrako, programa eta ekipamendu eguneratuak dituzten informatika-gelak eta tailer espezializatuak ditugu, proiektuen diseinuak egiteko eta horietan muntaia praktikoa egiteko.

Proiektuak abian jartzeko maketa multzo oso bat ere badugu. Gainera, mota guztietako instalazioak, antenak, telefonia, bideo-atezainak, segurtasuna, domotika, megafonia eta abar muntatzeko tailer oso bat dugu.

Tailerrak eta ikasgelak

  • Oinarrizko elektrizitate-tailerra.
  • Instalazio-tailerra.
  • Automatismoen tailerra.
  • Koadro elektrikoen tailerra.
  • Informatikako gelak.

Praktikak eta programak

Salestarrak Magale Urnieta lanbide-heziketako zentro bat da, ikuspegi praktikoa du eta enpresekin lankidetza estuan lan egiten du. Enpresetan praktikak egitea funtsezkoa da gure programarako, ikasleei benetako lan-esperientzia eskaintzen die, trebetasun praktikoak eskuratzen lagunduz.

Ikastetxeko gure tutoreak eta enpresako irakasleak elkarrekin ari dira lanean, gure ikasleek ahalik eta prestakuntzarik onena jasoko dutela bermatzeko.

Ziklo honetan parte hartzen duten enpresa batzuk:

  • Orona
  • Elektra
  • Euskabea
  • Instalazioetako hainbat enpresa

Programak

Sistema elektrotekniko eta automatizatuen zikloak hainbat programa osagarri ditu. Erasmus+ programak aukera ematen du atzerriko enpresetan praktika profesionalak egiteko, lan-esperientzia lortuz eta hizkuntzen ezagutza hobetuz.

Salesianos Urnietak bat egiten du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako IkasEnpresa hezkuntza-programarekin, ikasgeletan eskola-enpresak sortzea sustatzeko, enpresa-mundua ikasleengana hurbilduz eta ekintzailetza-trebetasunak sustatuz.

LHko ikasleei enpresak sortzen laguntzeko, Salestarrak Magale Urnietak Eusko Jaurlaritzaren UrratsBat programarekin kolaboratzen du. UrratsBatek enpresa-haztegi bihurtzen ditu zentroak, eta sentsibilizazio- eta tutoretza-tailerrak eta -hitzaldiak eskaintzen dizkie sustatzaileei prozesu osoan zehar. Programa hau Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako bigarren mailako ikasleei, ikasle ohiei eta ikastetxearekin zerikusia duten pertsonei zuzenduta dago. Aholkularitza eta ekipamendu zerbitzuak eskaintzen ditu enpresa abian jartzeko.

Izen-ematea

Onarpen-baldintzak

  • Batxilergoko titulua lortu izana.
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateren bigarren urtea gainditu izana.
  • Goi-mailako teknikariaren, teknikari espezialistaren edo akademikoki baliokidea den titulu bat edukitzea.
  • UBI gainditu izana.
  • Unibertsitateko edozein titulu edo baliokidea izatea.
  • Erdi-mailako teknikariaren titulua izatea.
  • Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzat proba onartzea.

Kuota eta izen-ematea

Zenbateko hori ikasturte berriaren hasieran eguneratuko du Zuzendaritzak.

  • Izen ematea: maiatzaren amaiera, ekainaren hasiera.
  • Matrikulazioa: uztaila (plaza librerik egonez gero, matrikulazio epea urriaren 15era arte luzatuko da).

Bekak eta Laguntzak

Eskola-materiala, irakaskuntza eta joan-etorriak. Eusko Jaurlaritzak ikasturtearen hasieran argitaratzen du deialdia.

Ezagutu eskola

Gure instalazioak ezagutu nahi badituzu, joan zaitez gure ate irekien jardunaldietara edo jar zaitez gurekin harremanetan 943551789 telefonora deituz edo idazkaritza@salesianosurnieta.com helbidera idatziz.

Matrikulazioa

Ziklo honetan matrikulatu nahi baduzu, bete ezazu formularioa eta jakinaraziko dizkizugu ate irekiak, matrikulazio-datak eta egin beharreko izapideak.


Gehiago jakin nahi duzu?
Ez izan zalantzarik eta eskatu informazio gehiago.

Pozik hartuko zaitugu.