Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | Salestarrak Magale Urnieta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Funtsezko etapa, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan oinarritua.

Prestakuntza-etapa guztietan bezala, ikasleak jarraitzen du protagonista izaten, ezagutzak modu atseginez eta bere esperientzian oinarrituta bereganatuz.

Berrikuntza metodologikoaren etengabeko prozesuan, eta Ikaskuntza Kooperatiboarekin hainbat urtez lan egin ondoren, Salestarrak Magale Urnietan beste urrats bat eman dugu, eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza gehitu dugu. Horri esker, ikasleak etorkizunean beharko dituen ezagutzak eta gaitasunak modu erakargarri batean eta bere kabuz esperimentatuz bereganatzen ditu.

Ikasgaietan eskuratutako ezagutzak ikasleek proiektuak arrakastaz egin ahal izateko beharko dituzten ikaskuntzak dira.

Kasu honetan, irakaslea ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren bideratzaile bihurtzen da, ikasleari emanez protagonismoa.

Arloarteko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Gure ikastetxean ibilbide luzea daramagu arlo honetan, eta ikasgai desberdinetako ezagutzak eta edukiak proiektu amankomun berdinetan biltzen ditugu. Horrela, jakintza desberdinak praktikaren bidez barneratzen dituzte ikasleek.

Ikaskuntza kooperatiboa

Ikaskuntza kooperatiboa ikasleen konpetentzia desberdinak garatzeko aukera ematen duen metodologia da. Ikasleak taldeka egiten dituzte proiektu eta lanak, eta metodologia honen bidez, ikasgai desberdinetako ezagutza eta edukiak barneratzeaz gain konpetentzia ugari barneratzen dituzte: talde-lana, rol desberdinetako funtzioak etab.

Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin

Gure ikastetxean tresna eta erreminta digitalei garrantzi handia ematen diegu. Hezkuntza-materialak (bideoak, testuak edota eguneroko ariketak) gure irakasleek sortutakoak dira kasu askotan eta ikasle bakoitzak bere chromebooka erabiltzen duenez, klaseak etxetik edota online jarraitzeko aukera ere badago horren beharra dagoenean.

Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera:
08:05etik 12:00etara eta 13:30etik 15:20era

Osteguna eta ostirala:
08:05etik 14:10era

Iraila eta ekaina:
08:05etik 14:10era (egunero)

Promozio-irizpideak

DBH 1-2-3: Promozionatuko du, dena gaindituta, bat bi edo hiru arlo gainditu gabe eta konpetentziak bereganatu baditu. Erabaki hau hartzerakoan, ikaslearen ahalegina, interesa, jarrera eta egoera pertsonala kontutan izango ditu irakasle taldeak.

DBH 4: Titulua lortuko du dena gaindituta, bat, bi edo hiru arlo gainditu gabe eta etapako helburuak eta konpetentziak lortu baditu. Irakaslego taldeak erabaki hau hartzerakoan,ikaslearen ahalegina, interesa eta jarrera kontutan izango ditu.

Matrikulazioa

Zure semea edo alaba gure eskolan matrikulatu nahi baduzu, bete ezazu galdetegia eta jakinaraziko dizkizugu ate irekiak, matrikulazio-datak eta egin beharreko izapideak.


Gehiago jakin nahi duzu?
Ez izan zalantzarik eta eskatu informazio gehiago.

Pozik hartuko zaitugu.