Inprimaketa Grafikoa
Zer ikasiko dut Inprimaketa Grafikoaren LH honetan?
Inprimaketa Grafikoko Erdi Mailako zikloan zehar, Photoshop, Indesign eta Illustrator bezalako tresna informatikoak erabiltzen ikasteaz gain, diseinuak edozein euskarriren gainean inprimatzen trebatzen da. Horretarako, inprimaketa-teknika ezberdinak landuko dira: offset inprenta (ohikoa), serigrafia (ehungintza), flexografia (merchandaising),besteak beste.
Kolore-probak, tinta-nahasketak, paperaren manipulazioa (grapatzea, moztea, tolestea, etab.) ere egiten dira zikloan zehar.
Inprimaketa-lanak egitea hainbat teknika erabiliz: offset, flexografia, serigrafia, tanpografia eta teknika digitala. Inprimatutako produktuei akabera egokia ematea, inprimatzeko erabiltzen den teknika edozein dela ere.
Erdi Mailako ziklo hau aukera bikaina da Gipuzkoan, Donostiatik gertu, Inprimaketa Grafikoari buruzko prestakuntza garatzeko.
Erdi Mailako LH honetan zeregin hauek lantzen dira, besteak beste:
- Inprimatzeko Offset makina prestatzea.
- Offset makinarekin liburuxkak, aldizkariak eta abar inprimatzea.
- Tinten kolore-nahasketak egitea, tonu egokia lortzeko.
- Hainbat motatako probak eta inprimakiak egitea: papera, kartoia, etab.
- Serigrafiarekin kamisetak, jertseak eta era guztietako ehun-materialak inprimatzen ikastea.
- Flexografia bitartez inprimatzen ikastea, plastikoa, uhin-kartoia eta abarretan landuz.
- Tanpografiarekin, boligrafoak, giltzatakoak eta era guztietako merchandising-euskarriak inprimatzen ikastea.
Ikasketa-plana
Salesianos Urnietako Magale Lanbide Heziketako zikloek hezkuntza-ikuspegi praktikoa dute eta laneratzera bideratua dute. Horretarako lan munduak gaur egun eskatzen dituen benetako egoerak simulatzen dituzte egunerokoan lantzen dituzten proiektuen bitartez. Teoria eta praktika uztartuz, ikasleek beharrezko trebetasunak lortzen dituzte ahalik eta prestakuntzarik aproposenarekin laneratzeko.
Ikasgaiak
1. maila | Orduak |
---|---|
Offset Makinen Prestaketa eta Erregulazioa | 290 |
Serigrafiako Inprimaketa | 225 |
Inprimaketarako Materialen Prestaketa | 260 |
Inprimaketa Digitala | 190 |
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea | 90 |
2. maila | Orduak |
---|---|
Offset Tiradaren Garapena | 195 |
Flexografiako Inprimaketa | 195 |
Behe-erliebeko Inprimaketa | 95 |
Enpresa eta Ekimen Sortzailea | 60 |
Lantokiko Prestakuntza | 400 |
Egutegia eta ordutegia
- Lehen maila: irailetik ekainera, 8:05etik 14:10era, astelehenetik ostiralera.
- Bigarren maila: irailetik otsailera, 8:05etik 14:10era, astelehenetik ostiralera. Martxotik ekainera bitartean praktikak egiten dira.
Irteera profesionalak
Inprimaketa grafikoko teknikariaren tituluarekin sektore grafikoko enpresetan lanpostu Lanbide Heziketa hau egin ondoren, offset inprimaketa, flexografia, serigrafia edo antzerako inprimaketa sistemak dituzten arte grafikoetako enpresetan egiten da lana. Liburuak eta aldizkako argitaralpenak inprimatu, paperezko bilgarriak egin, plastikozkoak, kartoi uhinduak fabrikatu, papera eta kartoia transformatu, publizitatea inprimatu, eta ehungintzako, estanpazioak egiten dituzte enpresetan, besteak beste.
Enpresak
- Offset inprimategiak (ohikoak).
- Inprimategi digitalak (formatu handiko plotterrak, errotulazioa…).
- Serigrafia, flexografia eta sakongrabatuko tailerrak.
- Paper-dendak.
- Kopia-dendak.
- Beste enpresa batzuk.
Lanpostuak
- Offset makinen langilea, orokorrean.
- Offset inprimaketako makinista.
- Offset inprimaketako teknikaria.
- Flexografiako plantxen muntatzailea.
- Makina flexografikoko langilea.
- Inprimaketa flexografikoko makinaren gidaria.
- Sakongrabatuko makinako langilea.
- Inprimatzaile digitala.
- Inprimaketa digitaleko teknikaria.
- Inprimaketa serigrafikoko teknikaria.
- Serigrafiako inprimatzailea.
- Freelance bezala, zeure enpresa sortzea.
Lan-poltsa
Prestakuntzan zehar, ikasleek enpresekin harremanetan jartzeko aukera dute, eta Salesianos Urnieta Magaleko Lan Poltsaren bitartez, laneratzea errazten zaie ikasketak amaitu ondoren, bakoitzarentzat egokienak diren lan-eskaintzak kontuan hartuta.
Instalazioak eta baliabideak
Lanbide Heziketa honetarako 3 gela informatiko eta tailer espezializatu ditugu (offset inprimategia, serigrafia tailerra, argazki estudioa, CTP, plotter, etab.), ekipamendu eguneratu eta goi mailakoarekin hornituta guztia.
Ekipo informatikoez gain, koloretako inprimagailu digitalak ditugu, formatu handikoak, gillotinak, packaging-materiala, tamaina erreala duten kartelak inprimatzeko plotterra, CTPa (zuzenean plantxan), kolorea neurtzeko tresnak (kolorimetroak, espektofotometroak, entsitometroak, etab kasu).
Tailerrak eta ikasgelak
- Offset tailerra (inprenta): Offset makinaz hornitua 2 koloretako SpeedMaster 74, GTO 2 kolore Alcolor sistemarekin, GTO kolore batekoa, plantxetarako intsoladora, Stahl tolesgailua, gillotina, aldizkariak gelditu gabe grapatzeko altxagailua, packaging kutxatilak eta kaxak egiteko trokelagailua, etab.
- Serigrafia tailerra: 4 koloretako olagarroa, isolatzailea, errebelatzailea, lehortzeko labea. Euskarri zurrunen gainean inprimatzeko aukera (katiluak, platerak, zura, etab.).
- Argazki-estudioa: EOS 5D Mark II Kanon kamera eta EOS 7D Kanon kamera profesionala, 3 flash profesional, hondoak, argi-kutxa, difusoreak, aterkiak, fotometroa, urrutiko flashen kontrola (infragorria eta irratia), etab.
- Arte grafikoen softwarearen azken bertsioa, Photoshop, Illustrator, Indesign eta abar instalatuta dituzten informatika-gelak.
- Diseinu pertsonalizatuekin txapak egiteko makina eta materiala.
- Formatu handiko Plotter inprimagailuak.
- CTP (zuzenean plantxan) Agfa sarbidea, offset makinarako plantxak ateratzeko.
- Kolorea neurtzeko tresnak, hala nola kolorimetroak, espektrofotometroak, dentsitometroak, etab.
Praktikak eta programak
Salesianos Urnietak enpresekin lankidetza estua du. Gure programak enpresetako praktikak bere baitan hartzen ditu, funtsezkoak baitira ikasleek trebetasun praktikoak eskuratzeko eta lan-ingurunera egokitzeko.
Praktikaldian, gure ikasleek ikastetxeko tutoreaz gain enpresan “irakasle” edo arduradun bat izango dituzte gidatu eta laguntza emateko.
Ziklo honetan parte hartzen dugun enpresa batzuk:
- Berria
- Diario Vasco
- Grupo Delta
- Leitzaran Grafikak
- Orvy
- Eman
- SeriGaur
Programak
Inprimaketa Grafikoko zikloak hainbat programa osagarri ditu. Erasmus+ programaren bidez, atzerriko enpresetan praktika profesionalak egin daitezke, eta horrek lan-esperientzia lortzen eta hizkuntzen ezagutza hobetzen laguntzen du.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako IkasEnpresa hezkuntza-programan parte hartzen da Salesianos Urnieta Magalen. Ikasgeletan enpresak sortzea sustatzen du, enpresa-mundua ikasleengana hurbilduz eta ekintzailetza-trebetasunak bultzatuz.
Salesianos Urnietak Eusko Jaurlaritzaren UrratsBat programarekin kolaboratzen du, Lanbide Heziketako ikasleei enpresa propioak sortzen laguntzeko. UrratsBatek enpresa-haztegi bihurtzen ditu zentroak, eta ekintzaileei kontzientziazio eta aholkularitza-tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen dizkie sortze prozesu oso horretan zehar. Programa hau Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako bigarren mailako ikasleei, ikasle ohiei eta ikastetxearekin zerikusia duten pertsonei zuzenduta dago. Aholkularitza eta ekipamendu zerbitzuak eskaintzen ditu enpresa abian jartzeko.
Izen-ematea
Onarpen baldintzak
- DBHko graduatu-titulua, erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak izatea.
- Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortu izana.
- Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edo beste edozein titulu baliokide lortu izana.
Kuota eta izen-ematea
Kuotaren zenbatekoa Zuzendaritzak eguneratuko du ikasturte berriaren hasieran.
- Izen-ematea: maiatzaren amaieran, ekainaren hasieran.
- Matrikulazioa: uztaila (plaza librerik egonez gero, matrikulatzeko epea urriaren 15era arte luzatuko da).
Bekak eta Laguntzak
Eskola materialaren, irakaskuntzaren eta joan-etorrien gastuak ordaintzeko bekak eskaintzen dira. Eskaerak egiteko deialdia ikasturtearen hasieran argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak.
Ezagutu eskola
Gure instalazioak ezagutu nahi badituzu, joan zaitez gure ate irekien jardunaldietara edo jar zaitez gurekin harremanetan 943551789 telefonora deituz edo idazkaritza@salesianosurnieta.com helbidera idatziz.
Matrikulazioa
Ziklo honetan matrikulatu nahi baduzu, bete ezazu formularioa eta jakinaraziko dizkizugu ate irekiak, matrikulazio-datak eta egin beharreko izapideak.