Giro segurua | Salestarrak Magale Urnieta

Giro segurua

Giro segurua

Salestarrak Magale Urnieta zentroa Salestarren Kongregazioko Santiago el Mayor Inspektorearena da (www.salesianos.es). Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Errioxa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Madril eta Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoetan hedatutako hezkuntza lanen multzo baten parte da.

Gure Etxeetako hartzaile gehienak haurrak eta nerabeak dira, guztiak adingabeak. Horiek hezteko erabiltzen dugun sistema salestarra On Boskoren Prebentzio Sistema izenekoa da. Sistema hau honela garatzen dugu:

  • Hezitzaile bakoitzaren presentzia hezkuntza bakoitzean, hurbiltasunetik, ezagutzatik eta errespetutik;
  • Hezkuntza-giro zabala eskaintzea, proposamen ugariz betea, adingabearentzako ingurune seguru gisa eratzen dena.

Gure politika, gure hezkuntza-karismatik, adingabeak babestea eta zaintzea da. Gure Etxeko hezitzaile guztiak, salestarrak edo sekularrak, sistema hau garatzera deituak daude, familiek gure esku utzi dituzten haur eta gazteen erabateko sustapenerako.

Prebentzio-espiritu horretatik, Jokabide Kodea eskaintzen dugu, gure babes-politikaren balizko arau-hausteak arautzeko eta gure etxean artatutako adingabekoentzako ingurune seguruak sortzeko arau gisa.

Gai honi buruz hitz egiteko, idazkaritza@salesianosurnieta.com helbidera jo ahal izango duzu.

Dokumentu osoa deskarga dezakezu esteka honetan klik eginez.