Merkataritza Zerbitzuetan Oinarrizko Profesionala
Zer ikasiko dut Merkataritza Zerbitzuetako LH honetan?
Urnietako Salestarrak Magaleko Oinarrizko Gradua DBHko ibilbide akademikoan zailtasunak izan, eta utzi duten ikasleei bigarren aukera bat eskaintzeko diseinatuta dago.
Etapa honetan, ikasleen garapen emozionala, bere buruarengan konfiantza berreskuratzea eta beraien etorkizuna berriro kontrolatzea azpimarratzen dugu. Gure helburua prozesu honetan laguntzea, beraien ikasketekin jarraitu ahal izateko, Erdi Mailako ikasketak eginez eta beren hazkunde pertsonal eta profesionalerako ate berriak irekitzea da.
Ikasiko dituzten zereginetako batzuk honako hauek izango dira:
- Merchandising teknikak oinarrizko mailan.
- Biltegiratze-laguntzaileen eragiketak.
- Ofimatika aplikazio oinarrizkoak.
- Bezeroaren arreta.
- Eskaerak prestatzea eta produktuen salmenta.
- Datuen tratamendu informatikoa.
Irteera profesionalak
Lanpostuak
- Merkataritzako laguntzaile saltzailea.
- Salmenta-laguntzailea.
- Salmenta-puntuetako animazio-laguntzailea.
- Logistikako langilea.
- Eskaerak prestatzen eta kobrantzak egiten laguntzen duen langilea.
- Produktuak birjartzeko arduraduna.
Lan-poltsa
Prestakuntzan zehar, ikasleek enpresekin harremana dute eta, Salestarrak Magale Urnietako Lan Poltsarekin, ikasketak amaitzean, hauen laneratzea sustatzen da, kasu bakoitzerako lan-eskaintzarik onenak aztertuz.
Izen-ematea
Onarpen-baldintzak
- 15 urte izatea, edo ikasturteko urte naturalean betetzea, eta sartzeko unean edo ikasturteko urte naturalean 17 urte baino gehiago ez izatea.
- DBHko lehen zikloa egin izana edo, salbuespen gisa, DBHko 2. maila egin izana.
- Irakasle-taldeak proposatu izana ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko, eta gurasoek edo tutoreek onartu izana.
Kuota eta izen-ematea
Zenbateko hori ikasturte berriaren hasieran eguneratuko du Zuzendaritzak.
- Izen ematea: maiatzaren amaiera, ekainaren hasiera.
- Matrikulazioa: uztaila (plaza librerik egonez gero, matrikulazio epea urriaren 15era arte luzatuko da).
Bekak eta Laguntzak
Eskola-materiala, irakaskuntza eta joan-etorriak. Eusko Jaurlaritzak ikasturtearen hasieran argitaratzen du deialdia.
Ezagutu eskola
Zatoz eskola ezagutzera! Instalazioak bisitatzeko, ate irekien jardunaldietara joan, 943551789 telefonora deitu edo idatz iezaguzu idazkaritza@salesianosurnieta.com helbidera.
Matrikulazioa
Ziklo honetan matrikulatu nahi baduzu, bete ezazu formularioa eta jakinaraziko dizkizugu ate irekiak, matrikulazio-datak eta egin beharreko izapideak.
Salestarrak Magale Urnietako Lanbide Heziketako ziklo guztietako ikasketa-planak hezkuntza-eredu praktikoa eta laneratzera bideratutakoa du oinarri. Horrela, Salestarrak Urnietako ikasleek lan eta industria munduan sor daitezkeen proiektuen oso antzeko planteamenduak aurkitzen dituzte.
Ikaskuntza-prozesuak beharrezko teoria eta praktika eta proiektu ugari konbinatzen ditu, lan-munduan arrakastaz txertatzeko beharrezko gaitasunak lortzeko.
1. Maila | Orduak |
Merchandisingeko oinarrizko teknikak | 198 |
Biltegiko lan osagarriak | 132 |
Bulegotikako oinarrizko aplikazioak | 132 |
Bezeroentzako arreta | 99 |
Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea | 66 |
Zientzia aplikatuak I | 165 |
Komunikazioa eta Gizartea I | 165 |
Tutoretza eta orietabidea I | 33 |
2. Maila | Orduak |
Datuen tratamendu informatikoa | 192 |
Saltzeko teknikak eta saldu osteko segimendua | 72 |
Merkataritzako erakusleiho-apainketa, seinalegintza eta kartelgintz | 96 |
Zientzia aplikatuak II | 144 |
Komunikazioa eta Gizartea II | 168 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 53 |
Tutoretza eta orietabidea II | 25 |
Lantokiko prestakuntza | 260 |