Agenda 2030 Ingurumena
Eskolako Agenda 2030 lan-proposamen berritzailea da, ikasleek beren inguruneko ingurumen-arazoak azter eta uler ditzaten sustatzen duena. Era berean, gizarte bidezkoago eta ekologikoki iraunkorrago baten aldeko herritar arduratsuen jarduerarako prestatzen du proiektu honek.
Oinarrizko hiru osagai garatzen ditu: ikastetxearen eta ingurunearen ingurumen-iraunkortasuna, kurrikulumaren berrikuntza eta komunitatean parte hartzea.
Ikastetxetik beste bi ikastetxe eta Urnietako Udalarekin batera planifikatu dugu proiektu hau.
Proiektua oinarrizko ekintza hauetan garatzen da, IIHII ingurumen-aholkularitzako zentroak lagunduta:
- Informazioa, motibazioa eta prestakuntza-ekintzak.
- Diagnostikoa, proposamenak eta plangintza: udalean, ikastetxeetan eta familietan.
- Hurrengo ikasturterako esku-hartzeak jakinaraztea eta jendaurrean jartzea.