MENUA 

Albisteak

  Iritsi da amaiera

Sistema Elektrotekniko eta Automatikoetako ikasleak

Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleei agurra.

Aurreko ostiralean, otsailak 12, eguerdiko 12:00etan ikastetxeko ikus-entzunezko gelan Lanbide Heziketako 2.mailako ikasleei agurra emateko ekitaldi xumea ospatu zen. Bertan, ikasleez gain, beraien irakasle, ikastetxeko zuzendari pedagogikoa eta zuzendari orokorra bildu ziren esker oneko hitzak emateko eta berehala hasiko duten enpresako praktikaldian zorterik handiena opatzeko. Horretaz gain, ikasle bakoitzari On Boskoren pin bat oparitu zitzaion ikastetxeko oroigarri gisa.
Ekitaldi hau normalean urtarrilaren 31n, On Bosko eguna, egin izan ohi da baina aurten pandemiaren ondorioz dena bertan behera geratu zenez, ostiralean ospatzea erabaki zen.

Eguneko argazkiak ikusteko sakatu hemen



Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago