Lehoi erregea, musikala | Salestarrak Magale Urnieta
Lehoi erregea

Lehoi erregea, musikala

Berriak

DBH 1. mailako ikasleak Lehoi Erregea musikala oholtzaratuko dute apirilaren 26an

Salestarrak Magale Urnietako DBHko lehenengo mailako ikasleak “Lehoi erregea” musikala prestatzen ari dira. Emanaldia apirilaren 26an izango da, Sarobeko (Urnieta) eszenatokian. Bertan, hizkuntza eta arte eszeniko eta plastikoak uztartuta ariko dira gazteak euren trebetasunak oholtzaratuz.

Azken asteetan ikasleak lanean buru-belarri aritu dira. Izan ere ugari dira horrelako emanaldi baten atzean dauden betebeharrak;  agertokiko dekorazio-elementuak sortu, opariak egin, koreografiak asmatu eta entsegatu, interpretazioa ikasi eta ahozkotasuna landu, besteak beste. Ikasleen artean gogoa eta ilusioa sortzen duen proiektua da musikalarena eta asko dira proiektu horren bitartez lantzen diren zuzeneko eta zeharkako gaitasunak. Eguerdietan, esaterako, ikasleek atseden hartzen dutenean ere, euren kabuz entsegatzeko aprobetxatzen dute, eskuartean duten proiektuarekiko dedikazioa eta gogoa erakutsiz.

Eskola-komunitatea gustura dago musikaleko lan talde guztiak, ikasle nahiz irakasle, ikuskizun honetan jarri duen lana eta pasioagatik. “Lehoi erregea” Salestarrak Magale Urnietako artista gazteen talentua eta sormena erakutsiko duen ekitaldi ederra izatea espero da.