Bartzelonako bidaia
Salestarrak Magale Ikastetxeko DBH-4ko ikasleek gozatu ederra hartu dute Bartzelona eta Salouen
Apirilaren 8tik 12ra bitartean, DBHko 4. mailako ikasleek bidaia ludiko-kulturala egin dute Katalunian. Astelehenean, goizeko 6:00etan, puntualtasunez abiatu ziren. Bartzelonara bidean Montserrat bisitatu zuten eta Bartzelonan Paseo de Gracia enblematikoa, Sagrada Familia ikusgarria, Auzo Gotikoa, Ramblak, Monjuic eta abar. Oso interesgarria ere Bartzelonako portura itsasontiz egindako bisita gidatua. Taldeak kultura, historia eta gastronomia katalanaren murgiltze osoaz gozatu zuen.
Bidaiari amaiera emateko Port Aventuran gozatu zuten bi egunez. Kulturalki aberasteaz gain, harremanak estutzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko aukera zoragarria izan zuten, barreak, pasadizoak eta une paregabeak partekatuz.
Zalantzarik gabe, bidaia hau amaiera ezin hobea izango da derrigorrezko eskola-etapa hau amaitzeko. Irakasleen eta ikasleen arteko giroa bikaina izan da, eta une egokia izan da ikasturtearen amaierarako “pilak kargatzeko”.