Korrika badatooor! | Salestarrak Magale Urnieta

Korrika badatooor!

Berriak

Abian da 23.KORRIKA. Atzo, martxoak 14, hasi zen, AEK-k antolatuta, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea helburu duen lasterketa.

Geure ikastetxean euskararekiko dugun konpromisoa irmoa da eta gure egunerokotasunean ezinbesteko baliabidea dugu. Ugari dira aurtengo ikasturtean ere gure hizkuntzaren alde egiten ari garen ekimen eta kanpainak. Ondorioz, ohitura dugun bezala, Salestarrak Magale Ikastetxeak Korrikarekin bat egingo du dagokion bultzada emanez. Martxoaren 23an, arratsaldeko 16:30 aldera hartuko du lekukoa ikastetxeak. Beraz, garrantzitsua iruditzen zaigu zuekin eta zuen seme-alabekin egitea guri dagokigun kilometroa.

Euskaran sinesten dugu eta Euskara bizitzeko grinez Salestarrak Magale Ikastetxeak  zurekin ere egin nahi du korrika. Guztiok elkarrekin HARRO, HERRI egin dezagun KORRIKA!

Jarraian ikastetxean prestatu dugun bideoa duzue ikusgai:

https://drive.google.com/file/d/1Rcm-0sg1wcDbDXdbhuYwoQF4gZACm5DW/view