MENUA 

Albisteak

  Ikasenpresa eta Urratsbat

​XIII. Ekintzailetza sari banaketa


Urnietako Salestarrak Tknikak urtero antolatzen duen ekintzailetza sari banaketan hartu zuen parte aurreko ostegunean ekainaren 20an. Bertan Irekin, Ikasenpresa eta Urratsbateko proiektuak izan ziren sarituak.

XIII. Edizio honetan Irekin ekimenarengatik izan dira ekitaldian. Dakizuen bezala, ekimen honen helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ekosistema ekintzaile eta berritzaile bat sortzea da. Honetarako urtero, praktika onaren lehiaketa antolatzen dute eta ikastetxearen kasuan 6 Orduko Berrikuntza proiektua aurkeztu zen eta finaleraino iritsi zen.

Ostegunean sari banaketarekin batera, finalista guztiak elkartu ziren proiektuen aurkezpenak egiteko eta sustapenean izan ziren zailtasunak eta ikasketak partekatzeko.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago