MENUA 

Albisteak

  Formakuntza duala

Xabier Arbiol ikastetxean

Xabier Arbiol Automatizazio eta Robotikako ikaslea elkarrizketatu dugu dualean izandako esperientziari buruz

Bazenekien Urnietako Salestarretako ikasleek Lanbide Heziketa duala egiteko aukera dutela?

Ikasketa-plan honek ikastetxeetako prestakuntza eta enpresako lana uztartzen ditu. Ibilbide hori aukera ona da ikaslearen enplegagarritasuna garatzeko eta espezialitateari buruzko ikuspegia edo ezagutza ere hobetzeko.

Bigarren mailako moduluak amaitu aurretik, Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasle Xabier Arbiolekin hitz egiteko aukera izan genuen. Interesgarria da haren esperientzia ezagutzea; izan ere, ingeniaritza elektronikoko tituluduna da, eta ikasten jarraitzeko nahaia zuenez, gure goi-mailako heziketa-zikloan matrikulatu zen iaz. Gainera, Lanbide Heziketa duala egiteko aukera izan du Iturle enpresan.

Zergatik aukeratu zenuen prestakuntza duala?

Enpresaren lan-mundua eta funtzionamendua jakin nahi nituen. Era berean, nire ezagutzak proban jarri nahi nituen, trebetasunak industriaren zein arlotan aplikatu behar ditudan jakiteko. Baina, batez ere, prestakuntza hori aukeratu nuen ikasketak amaitzean lana izateko.

Zein enpresatan ari zara lanean?

Oiartzungo enpresa batean nago, Bonak Coil Processing Lines S.L. enpresan, bobinak deformatzeko eta ebakitzeko makineria diseinatzen, muntatzen eta martxan jartzen espezializatutako ingeniaritzan. Nik profilatzeko makinekin lan egiten dut. Mota guztietako profilagailuak egiten ditugu, adibidez, mahastietarako.

Nolakoa da prestakuntza dualean sartzeko prozesua?

Lehenik eta behin, argi neukan parte hartu nahi nuela, baina ikastetxeak gutxieneko batzuk eskatzen ditu sartzeko, adibidez: lehenengo mailako modulu guztiak gaindituta izatea. Gainera, baldintza pertsonal batzuk eskatzen dizkizute, hala nola ikasteko eta gauza konplexuak ikasteko prest egotea, pertsona gisa hezteko eta langile gisa garatzeko konpromisoa ere.

Prestakuntza hori eskuratzeko, lehenik eta behin, enpresako arduradunak prestakuntza duala azaldu dizue, izena emateko dokumentazioa bete, eta gero itxaron hautatuta zaudeten jakin arte. Nola bizi izan zenuen prozesu hori?

Nire kasuan, oso argi neukan parte hartu nahi nuela. Hori dela eta, ikentidumbre handia izan nuen prozesan zehar. Egoera hau kudeatzen irakasleek lagundu zidaten, eta asko eskertu dut beraien gertutasuna.

Zure ustez, nolakoa izan behar du prestakuntza duala egiten duen ikaslea?

Galdera hau oso interesgarria iruditzen zait. Nire ikuspuntutik, prestakuntza duala ez da edonorrentzako. Bere alde onak eta txarrak ditu. Pertsona arduratsua izan behar zera, eta zure lanarekin konprometitua egon. Gainera egiten duzuna eta ikasten duzuna gustokoa izan behar duzu. Nire ustez, garrantzitsuagoa da jarrera pertsonala prestakuntza akademikoa baino, baina hau ez dugu alde batera utzi behar. Nire ustez, bi esparru horiek oso lotuta daude.

Nolakoa da zure egun bat ikastetxean eta enpresan?

Alde batetik, ikastetxean, tailerrera etorri orduko, gaitasun akademikoak lortzeko proiektuak garatzea proposatzen digute irakasleek. Bestalde, enpresan, zereginaren arabera, enpresaburuak prestakuntza-zikloarekin lotuta dauden proiektuen lan egiteko proposatzen dizu.

Zure ustez, zein da prestakuntza dualak duen abantailarik handiena?

Lan-bermea izatea, enpresa-mundua ikustea eta hari buruz ikastea. Baina, batez ere, ikustea nola aplikatzen den zikloan ikasten duzuna lan-munduan.

Zein da zure ustez prestakuntza dualak duen desabantailarik handiena?

Neurri batean saihestezina den desabantailarik handiena da eskola-ordu batzuetan lanean nagoela, eta ordu horietan galdera batzuk ebazten badira edo gaia aurreratzen bada, egunean egotearen nire ardura dela. Azkenean, oso autonomoa izatea eskatzen dizu prestakuntza dualak, eta jarrera zorrotza izatea.

Gomendatuko zenuke esperientzia hau?

Erabat, esperientzia ikaragarria da. Kontuan izan gauden enpresek ondo tratatzen gaituztela. Oso jende trebea eta langilea ezagutzen duzu, eta asko ikasten duzu.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago