MENUA 

Albisteak

  Domotikaren bilakaera

Urnietako Salestarrak domotikaren inguruan merkatuan dauden baliabide onenak eskura jartzen ditu ikasleentzat.

Urte asko daramatzagu etorkizuneko etxebizitzak erabat automatizatuak izango direla entzuten, baina errealitate hau oraindik ez da iritsi. Arrazoi asko daude eraikinetan berrikuntza hau ez gauzatzeko, hala nola, eraikuntzaren geldialdia, krisialdi ekonomikoa, sistema hau ezartzean etxebizitzen garestitzea, sektorearen esperientzi falta…
Enpresa asko dira eraikuntza eredu honen alde apostua egin dutenak, hauek azken urte hauetan Lanbide Heziketara gerturatzeko ahalegina egin dutelarik; honen adibide Loxone enpresa dugu. Bere filosofía ez da etxebizitza automatizatzea soilik, hauek etxebizitza adimentsua bihurtu nahi dute. Honen adibide garbi bat berogailua da, lehen zuk aukeratzen zenuen zein ordutatik zein ordutara piztu behar zuen, orain ez. Momentu honetan berogailuari esango diogu adibidez, arratsaldeko 20:00etarako zein tenperatura nahi dugun eta sistemak erabakiko du noiz piztu kanpoko faktoreak kontutan izanda, adibidez geolokalizazioa, urte sasoia, barruko eta kanpoko tenperatura, sistemaren inertziak eta abar…


Sistema hauen helburua guri bizitza erraztea da, gure etxe adimentsuak guk egin beharreko lanak egiten ditu eta horrela aisialdirako denbora gehiago izango dugu. Horretaz gain, kontutan izan behar dugu honek ekar dezakeen energia aurrezpena.
Beste joera berri bat ukipen pantailak kentzea izan da, izan ere, hauek asko garestitzen baitzuten instalazio domotikoa, ondorioz, Smartphona edo tableten bidez instalazioa ikustea eta kontrolatzea ekarri dutelarik.


Urnietako Salestar Ikastetxean berrikuntza hauen alde apustua egin dugu eta horregatik azken hilabete hauetan lan inguru berri batean lanean ari gara merkatuan dauden azken baliabide teknologikoekin. Honen bidez gure ikasleek benetako instalazio batean ikas dezaten nahi dugu eta domotikaren inguruan merkatuan dauden baliabide onenak eskura jarri zaizkielarik.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago