MENUA 

Albisteak

  Aniztasunaren formazioa

Formación para la diversidad

Ikastetxean aniztasunaren formazioari ekin zaio, gai honen aberastasuna eta arazoak ekiditeko asmoz.

Gizakiok ezaugarri berdinak eta ezberdinak partekatzen ditugu, honek egiten du egungo gizartea geroz eta anitzagoa izatea, bai kultura aldetik edo baita bakoitzaren berezitasunengatik. Ikastetxean gai honek ekar ditzakeen zailtasunei aurre egiteko asmoz, irakasleek beraien formakuntza jarraiari ekin die, TEL (Trastorno Específico del Lenguaje), Asperger eta TDAH (Trastorno de Déficit de Atención e Hiperactividad) bezalako gaien inguruan ikasiz.

Horretarako, Marta Fernández logopeda eta psikopedagogaren eskutik, oporren aurretik, asko pentsarazi zien hainbat baliabide jaso zituzten. Aurretik ere, Adahigi elkarteko psikologa, Maite Urkizu, Espainia mailako TDAH-aren federazioko zuzendaria dena, etorri zen eskolara eta beste hainbat tresnen berri eman zien. Horiekin batera, ikasketa berezi bat: arazo hau duten ikasleak ez dira "gaizki" portatzen edo ez dute arreta falta hori nahita burutzen, ez dira ikasle "arazotsuak", arazo bat duten ikasleak baizik.

Azkenik, urte berri honen hasieran, Gautenaren eskutik Asperger sindromearen inguruko formakuntza jasoko dute, ikasle hauek mundua beste modu ezberdin batean hautematen baitute eta beraien begiekin ikusten ikasiko dute.

Formakuntza hau Lehen Hezkuntzatik Goi Mailako irakasleei zuzendu zaie. Izan ere, ezinbestekoa egiten zaie ondo irakasten jarraitzeko, aniztasunari benetako eta kalitatezko arreta bat emateko, ikasle guztien beharrei aurre egiteko eta ikasteari ez uzteko.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago