“ZURE ALBOAN” GURASO ESKOLA
Gaur “Zure Alboan” guraso eskolako egitasmoaren barruan Francisco Zunzunegui optometristak hitzaldia eman du ikusmenak duen eragina ikasketa prozesuan gaia landuz. Hitzaldian ikusmen arazoak izan daitezkeen sintomak zeintzuk diren azaldu ditu eta eskola errendimenduan nolako eragina izan dezaketen. Bestalde estimulazio goiztiarrak duen garrantzia ikusmen arazoen prebentzioan aipatu du batez ere 0-6 urte arteko haurrekin. Azkenik hitzaldira gerturatu diren gurasoak beraien seme-alaben ikusmenean dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dute.