"Zure Alboan" Guraso Eskola | Salestarrak Magale Urnieta

“Zure Alboan” Guraso Eskola

Berriak

Familia agurgarriak:

“Zure Alboan” Guraso Eskolaren egitasmoaren barruan beste ekintza bat antolatu dugu. 0 eta 2 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat zuzendurik dago  eta  oraingoan guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko-ikasteko aukera izango duzue. Tailer hau guztiontzat zabaldurik dago eta datorren urtarrilaren 16 asteazkenean 17:00tan izango da Ikastetxeko Haur Eskolako instalazio berrituetan. Adin honetan esplorazio eta esperimentazioaren bidez ikasten dute haurrak eta gure proiektu pedagogikoan  mota honetako jarduerak egiten ditugu eta oraingoan “papera” izango da esperimentatuko duguna; paper mota ezberdinak. Etortzeko interesa baduzue izena ematea gomendagarria da 943 551782 telefonoan edota www.magaleikastetxea.eus/papera web orrialdean.

KLIKATU IZENA-EMATEKO