V. On Bosko Krosa | Salestarrak Magale Urnieta

V. On Bosko Krosa

Berriak

Gure ikastetxean gazteen hezkuntzan eragitea helburu duten hainbat eta hainbat ekintza antolatzen ditugu ikasturtean zehar. Urtarrilaren amaiera, berezia izatea nahi izaten dugu, izan ere, 31n On Bosko gure fundatzaile eta Lanbide Heziketako patroiaren omenezko festa ospatzen baitugu. Ugariak eta mota askotakoak izaten dira data honen inguruan urtero antolatzen ditugun ekintzak.

Horietako bat, 5. ON BOSKO KROSA izango da. Duela urte batzuk berreskuratu genuen ekintza hau eta izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere berriro antolatzea erabaki dugu. Lasterketa OTSAILAREN 3an, igandea, goizeko 11:00etan izango da eta bertan parte hartu eta momentu on bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu.
Bi lasterketa izango ditugu, lehenengo ohiko karrera ikastetxean hasi eta amaituko dena Urnietako kaleak zeharkatuz 7 km inguru dituen ibilbide bat osatuz eta 2. txandan Nordic Walking lasterketa 6 km-ko ibilbidearekin. Bertan, Euskal Herriko martxalari hoberenak urbilduko direlarik. Izen ematea www.herrikrosa.eus web orrialdean edo ikastetxean bertan egin daiteke 10€ ren truke. Krosa amaitu eta gero ikastetxean bertan dutxa eta hamaiketako bero bat hartzeko aukera izango duzue. Aurreko guztiaz gain hainbat zozketa ere burutuko dira.