Urratsbat | Salestarrak Magale Urnieta

Urratsbat

Berriak

Azaroaren 29an, Lanbide Heziketako Goi Mailako 2. mailetako ikasleak Andoaingo Basteron izan ziren Tknika eta tokiko garapen agentziek antolatu zituzten Ekintzailetasunaren inguruko sentsibilizazio jardunaldietan. Hainbat pertsona ekintzaileen esperientziez gozatzeko aukera izan zuten.

Hitzaldi hauen helburuak Urratsbat programaren sentsibilizazioarekin du zerikusia. Hau da gazteei enpresa bat martxan jartzeko unean aurkituko dizuzten oztopoak eta zergeinak ikustaraztea. Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza, horregatik Urratsbat programaren barnean, ikastetxeak dinamizatzaile bat eskaintzen du ikasleek egiten dituzten proiektuen garrantzia zabaltzeko, autoenplegua lan merkatuari begira irteera emateko bide erreal bezala. Enpresaren sorreran prozesu guztietan zehar aholkularitza eskaintzen zaio eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko da.