Ukraniari laguntza
Ez ditzagun bakarrik utzi!
Aurtengo Gabonetako kanpaina Ukrainara bideratuko da. Datorren astean zehar, nahi duen orok eman ahal izango du dohaintza. Aurten diru bilketa izango da, bildutako guztia “Misiones Salesianas” GKEri “Emergencia Ucrania” kanpainari emango diogu. Tutoreak arduratuko dira dohaintzak jasotzeaz. Eskolatik kanpo, norbaitek parte hartu nahiko balu web honetan eskura dezake informazioa.
15 milioi pertsona baino gehiagok laguntza humanitarioa behar du Ukrainan. Ia 7 milioi pertsona herrialde barruan desplazatuta daude eta 7 milioi baino gehiagok mugak zeharkatu dituzte euren bizitzak salbatzeko.
Ukrainarrak argirik eta berogailurik gabe daude. Gure lehentasuna errefuxiatuei eta bertan gelditu direnei, negu hotz honetan aurre egiteko dituzten beharrei erantzutea izango da.
Mantak, berokiak eta kit txikiak banatzen ari dira etxeetako kalteak konpontzeko; aterpeak eraikitzen ari dira eskoletan haurrak seguru egon daitezen; gerragatik beren etxebizitzak utzi behar dituzten pertsonei arreta ematen jarraitzen dute, eta laguntza psikologikoa ematen diete.
Ukraina, Polonia, Errumania, Eslovakia, Hungaria eta Moldaviako 200 Salesiar etxe inguru atsedenik gabe ari dira lanean larrialdi horri aurre egiteko.
Bonbek 2.000 ikastetxe baino gehiago kaltetu dituzte eta gutxienez 300 suntsitu. Funtsezkoa da gatazkaren biktima diren adingabeentzat ikastetxeetan babeslekuak eraikitzea eta ikasleak hotzetik babestea, sabaiak isolatuz eta ateak eta leihoak konponduz.
Aurtengo neguan, Ukrainako tenperaturak zero azpitik 20 gradu baino gutxiagora irits daitezke, eta etengabeak dira elektrizitate, gasa eta uraren mozketak. Ukrainako milioika pertsonek zure laguntza behar dute negu honetan.