Udaberria iritsi da Salesiarretara! | Salestarrak Magale Urnieta

Udaberria iritsi da Salesiarretara!

Berriak

Udaberriaren etorrerarekin gure ikastetxeko barrualdeak ere itxura aldaketa txiki bat jasan du: paperezko lore koloretsuak, egurrezko aulki alaiak…
Guztiak ere ikasleek beraien eskuekin eta irakasleen laguntzarekin egindakoak.

Alde batetik, sarrerako galerian agertu diren aulki berriak dauzkagu. Ikasleek behin eta berriz eskatzen zuten galerian eserita egoteko aukera eta hainbat irakasleei komentatu eta zuzendaritzaren oneritzia jaso ondoren lanean hasi ziren DBH 3. mailako ikasleak. Egurrak lortu, taladroa hartu eta lanera! Behin egin zituztenean, froga egiteko galerian jarri zituzten eta galeriari alaitasun gehiago emateko gogoz, berriro ere zuzendaritzarekin hitz egin eta ortzadarraren koloreekin margotzen hasi ziren eta argazkian ikusten duzuen bezala udaberriari ongi-etorri ederra egin diote.

Bestetik, paperez egindako lore erraldoi koloretsuak. Hauek berriz, DBH 1 eta 2.mailako ikasleek egindakoak dira Plastikan. Pieza guztiak banan bana egin eta irakaslearen laguntzarekin pegatu eta hortxe emaitza!

Gertutik ikusi nahiko bazenituzte nahikoa zenukete ikastetxera etorri eta udaberri bereziaz gozatzea!