Twitch hitzaldia | Salestarrak Magale Urnieta

Twitch hitzaldia

Berriak

Iker Sagasti kazetari donostiarra eta “100 yarda” kateko kideak gaur egungo kazetaritzan TWITCH eta PODCASTek suposatzen ari den iraultza aurkeztu die ikasleei. Kazetaritza-ibilbide luzea du Ikerrek, eta aurkezpen atsegina egin die diseinu grafikoko ikasleei, aurrez aurre, eta eskolako gainerako taldeei, bideokonferentzia bidez. Ikasleek hitzaldiaz gozatu dute eta gaiari buruzko zalantzak argitu ahal izan dituzte.