Tratu onak
Urnietako Udalaren dirulaguntzarekin, Harremanak osasun zentruaren bitartez, DBH2, DBH4, BATX1 eta OLHko taldeek, sexualitatea eta tratu onen inguruko sei orduko tailerrak jaso dituzte egun hauetan.
Norbera eta besteak ezagutu, ulertu, onartu eta baloratzea da saio hauen helburua. Sexologiaren marko teorikoa jarraituz, gutako guztiok ditugun berezitasunak eta hauen baturak sortzen duen aniztasuna aberastasuna bezala ikustea eta, ondorioz, elkar hobe tratatu eta ulertzea, hain zuzen ere, izan dira landutako gaiak.