
Tornu konbentzionala
Prestakuntza aukera berria – HASIERA: 2026/05/13
Tornu Konbentzionala – Maila Aurreratua (40 ordu). DOAN. Lanbidek subentzionatua.
Salesianos Urnietan kalitatezko prestakuntza teknikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Maiatzak 13an hasiko dugu Tornu Konbentzionaleko Prozesua – Maila Aurreratua ikastaroa, 40 orduko iraupenarekin, mekanizazioan oinarrizko ezagutzak dituzten eta espezializatzen jarraitu nahi duten pertsonentzat zuzendua.
Gaur egun oinarrizko maila ematen ari gara, baina azken orduko baja batzuk izan direnez, plaza libreak ditugu, eta, horregatik, arlo industrial honetan trebatu nahi duten pertsona berrientzako izen-ematea irekitzen dugu.
Zer ikasiko duzu?
- Tornu konbentzionalean mekanizazio teknikak maila aurreratuan
- Planoen interpretazioa eta tolerantziak
- Prozesuen optimizazioa eta akaberak
- Segurtasuna eta laneko praktika egokiak
Lekua: Salesianos Urnieta
Ordutegia: 17:30-20:30, ASTELEHENETIK – OSTEGUNERA
Iraupena: 40 ordu
Maila: Aurreratua
Mekanizazioan oinarriak badituzu eta zure gaitasun profesionala hobetu nahi baduzu, hau da zure aukera!
Informazio gehiago edo izen-ematea: enpresa@salesianosurnieta.com
Plaza mugatuak!