
Teknologia eta Ingenieritza Batxilergoan
2.BATXILERGOKO IKASLEAK TAILERREAN
Batxilergo Teknologikoa ikasten dute ikasleek, Teknologia eta Ingenieritza II ikasgaiaren barruan Neumatikaren munduan murgiltzen dira. Gelan, hainbat egunetan azalpen teorikoak jasotzen dituzte irakaslearen eskutik eta ondoren, ikastetxeko Lanbide Heziketakoen instalazioen baliabidea aprobetxatuz, teorian ikasitako hori guztia praktikan jartzen dute beste hainbat egunetan. Ikasleek asko baloratzen dute aukera hau, beraien eskuez baliatuz egiten dituztelako praktikak.