Tabakaleran lanean | Salestarrak Magale Urnieta

Tabakaleran lanean

Berriak

Joan den asteartean Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinuko Goi Mailako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Tabakaleran (Donostia) egon ziren. Ethazi metodologian (erronketan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboan antolatua) murgildurik dihardute lanean eta azken erronka amaitu ondoren goiz bat izan zuten eguneroko gaiekin zerikusia duten tailer batzuetan parte hartzeko eta bide batez burua beste testuinguru batean izateko. UBIk sorkuntza liburutegiak eskaintzen dituen baliabideei esker, Fanzine, telebista platoa eta soinuaren inguruko tailerrak egiteko aukera izan zuten. Ikaragarri gozatu eta ikasi zuten, izan ere, benetako profesionalak izango bailiran ibili baitziren.