Suzuki Programaren emanaldia
HH 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Suzuki programaren emanaldi polita eman dute gaur gurasoen aurrean. Honetan, ikasturte guztian zehar landutakoa era bikainean erakutsi dute . Suzuki programari esker biolina jotzen ikasten dute euren ama hizkuntza ikasi zuten moduan: entzunez, hitz eginez, irakurriz eta idatziz. Gainera, koordinazioa, kontzentrazioa, taldeko lana, erritmoa, ahotsa, edukiak erlazionatzea, errespetua, eta antolakuntza lantzen dute.