STARTinnova proiektua | Salestarrak Magale Urnieta

STARTinnova proiektua

Berriak

Gipuzkoako Lanbide Heziketa eta Batxilergoko 32 ikastetxek parte hartu duten aurtengo lehiaketa honetan eta gure 1go mailako Iosu Lopez, Joel Pezonaga, Jon Bueno eta Yerai Merideñok 2. saria lortu dute.

Zorionak mutilak!!!

Start Innova Diario Vascoren bultzadarekin sortutako programa pedagogiko bat da eta honen helburua hezkuntza zentruei laguntza ematea da ekintzailetasun portaerak gazteengan sustatzeko eta bide batez enpresa eta ikastetxeen arteko harremanak errazteko.

1go Batxilergoko ikasleak zortzi taldeetan banatuta (INSTINCT, DESH, MIAU, MARCELUS, NOX, MUCSAF, BIT FEAX SPORT, DIL KE DOST) START INNOVA programan parte hartu dute.

Ikasleek, kontzeptu tekniko eta ariketa interaktiboak konbinatuz, e-learning plataforma batean egiten dute lan. Partaideak, hezkuntza mailako hainbat ikus-entzunezko material, autoebaluaketa ariketa eta edukien laburpenetaz baliatzen dira. Hau guztia, ekintzaile batzuekin topaketak eginez osatzen da;horietako bat dugu, Iñigo Diaz de Cerio. Hitzaldi hauetan hizlariek, konstantzia, pertseberantzia, tolerantzia, porrota eta talde lanarekin erlazionatuta dauden beraien bizipen pertsonalen berri ematen die ikasleei.

Programa honen bidez ekintzailetasuna, aldaketa, sormena, berrikuntza, talde lana sustatzen dugu eta honek guztiak etorkizunean gure ikasleei autonomoagoak eta beraien proiektuak aurrera eramateko gaitasuna emango die.