SOS UKRAINA | Salestarrak Magale Urnieta

SOS UKRAINA

Berriak

Ukrainako herria sufritzen ari den gerra egoera honetan, Magalen ezin gara ezer ere ez egin gabe gelditu. Hori dela eta, gure solidaritatea material bilketa erraldoi batekin erakutsi nahi izan dugu. Beti ere laguntzeko prest izan gara eta noski, oraingoan ez ginen gutxiago izango!

Gure ikastetxean oso garbi dugu edozer helburu lortzeko bakea eta elkartasuna bezalako baloreak funtsezkoak direla. Hori dela eta, gerra bukatu dadin eskatzen dugu!

Oraingoan burutu dugun ekintzak aurrerago jarraipena izango du, Denborarekin abisatuko dugu.

STOP THE WAR! PEACE!