SOS Arrazakeria | Salestarrak Magale Urnieta
SOS arrazakeriak

SOS Arrazakeria

Berriak

Gure ikastetxean elkartasuna, tolerantzia eta elkarbizitza bezalako baloreetan oinarritutako hezkuntzari ematen diogun garrantziari jarraituz, gaurko Heziketa Orduan SOS RACISMO-ARRAZAKERIA erakundetik bi kide etorri dira inmigrazioa, errefuxiatu eta arrazakeriaren inguruan hitz egitera.

Hitzaldian inmigrazioa eta errefuxiatuei buruzko terminologia definitzeaz gain, gaur egungo egoera errealak adierazi dizkigute. Honela, gai hauen inguruan sentsibilizatzeko aukera izan dute DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleek.