SOS arrazakeria | Salestarrak Magale Urnieta

SOS arrazakeria

Berriak

Hasi dugu ikasturtea eta horrekin batera ezin falta eguneroko ikasgaien osagarri den Heziketa Ordua. Hilabetero, gure inguruko gaiekin zerikusia duten munduan barneratzen gara.
Oraingoa, errefuxiatuen arazo gordinari buruzkoa izan da. Zein egoeratan daude? Zer nolako harrera egiten diegu? Nola erantzun dezakegu guk?
Urriaren 17-21eko Egun Onek gai honen inguruan murgilarazi gaituzte. Irakurketak, irudiak, bideoak…, hauek guztiak, gertakizunen irudi hobea izateko.
Hau guztia borobiltzeko, Emanuele Crialesek zuzendutako Terraferma (2011) filma dugu non, Sizilia ondoan dagoen irla batean, protagonista den Filippo gazteari gertatuko istorioa kontatzen zaigun.
Zer daukate amankomunean gurekin? Beraiekin bat egiteko baliagarria izan al da? Zer egin dezakegu?