Sormen astea | Salestarrak Magale Urnieta

Sormen astea

Berriak

Gure Grafiketako Goi Mailako DEPIM (Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia-argitalpenen Diseinua eta Edizioa) zikloan, ikasleek etengabe lantzen eta garatzen dituzte hainbat gaitasun beraien egunerokoan gauzatzen dituzten proiektuetan, hala nola sormena arte-ekoizpenean.

Ikasturte honetan, gainera, haratago joatea erabaki dugu eta “SORMENAREN ASTEA” antolatu dugu. Bertan, Lehen mailako ikasleek, egunero, proiektu batzuk egingo dituzte gaitasun hori lantzeko eta garatzeko. Oso iharduera interesgarria da, eta, gainera, urtero errepikatu nahi duguna.

Asteko egun bakoitzean gai bat landuko da, ikasleek beren irudimen eta asmatze-gaitasuna garatu eta martxan jartzeko aukera izan dezaten. Hauek dira landuko diren gaiak:

  • “Lekuz kanpo eta Cartele Proiektua”.
  • “sormen tipografia”.
  • “Flipbook”.
  • “Fotoprotesta eta frutadun objektuak”.
  • “Cavadere Exquisitis”.
  • “Kontrapublizitatea”.