Sormen Astea | Salestarrak Magale Urnieta

Sormen Astea

Berriak

Badira urte batzuk Urnietako Salesiarrak eskolan metodologia hau martxan jarri genuela. Grafiketako Goi Mailako DEPIM (Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia argitalpenen Diseinua eta Edizioa) zikloan, ikasleen sormen gaitasunak garatzen dituen metodología pedagogiko batean datza Sormen asteak, bertan gure ikasleek jarduera ludiko zein artistiko bidez haien sormen gaitasunean lantzen diardutelarik astea.

Erronka astearen ondoren, non talde bakoitzak bere proiektuak aurkeztu dituen epaimahaiaren zein gainontzeko taldeen aurrean, ikasturteari jarraikortasun xamurragoa eman nahiean eta ikasleei hainbeste lan karga arintzeko asmoz, jarduera ezberdinak egiten dira sorkuntza, konposizioa eta jerarkia bezalako gaiak jorratzeko asmoz. Lehen eta bigarren mailako ikasleek, egunero proiektu batzuk egingo dituzte aipatutako gaitasunak lantzeko eta garatzeko. Asteko egun bakoitzean gai bat landuko da, jarduera ludiko hauen bidez ikasturtean zehar garatu nahi diren gaitasunekin bat egiten duelarik.

Aurtengo sormen astean aurrera eramango den egitaraua:

1.- Paper Toy

2.- Chema Madoz

3.- Linolio

4.- Ebakigarri

5.- Ebakigarri + desfilea + fotocall-a

6.- Ilustrazio teknikak