​Sektoreko enpresen funtzionamendua ezagutuz OLHn | Salestarrak Magale Urnieta

​Sektoreko enpresen funtzionamendua ezagutuz OLHn

Berriak

Oinarrizko Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleak praktiken atarian daudenez, enpresetako funtzionamenduaren ezagutzan jarraitzen dute. Hori dela eta, Tolosako Copy Tec enpresaren funtzionamendua ikusten egon dira. Grafikagintzaren arloan aritzen den enpresa horretan, fotokopiak, enkuadernaketak, errotuluzioa, inprimaketa eta diseniuaren arloa lantzen dituzte. Beraz, ikasleek arlo horietan guztietan nola egiten duten lana ikusteko aukera izan zuten.