Saskibaloi egokituaren baloreak bizitzen! | Salestarrak Magale Urnieta

Saskibaloi egokituaren baloreak bizitzen!

Berriak

Gaur goizean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak saskibaloi egokituan aritzeko aukera izan dute, Salto Bera Bera taldeari esker! Lehenik, taldeko entrenatzaileak gurpilei eta jolasari buruzko informazioa eman die ikasleei. Ondoren, Asier eta Javier jokalariek beraien esperientziak ikasleekin konpartitu dituzte. Azkenik, ikasleek gurpil-aulkiekin “Azeri buztanera” eta saskibaloira jolasteko aukera izan dute.

Ekintza honen bitartez, ikasleek autosuperazioa eta taldearen garrantzia esperimentatzeko aukera izan dute.

Magale ikastetxetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Salto Bera Bera taldeari laugarren aldiz, jarraian, ekintza hau gurekin antolatzeagatik. Horien artean, Gonzalo Martínez entrenatzailea, Asier Hortelano eta Javier Jaén jokalariak eta Néstor López delegatua aipatu nahi ditugu, beraiek izan baitira gaurkoan gure artean izan direnak. Zorterik handiena opa dizuegu denboraldiko azkeneko txanpa honetan!!!