Salestarretan, Selektibitatean bikain | Salestarrak Magale Urnieta
Selektibitatea

Salestarretan, Selektibitatean bikain

Batxilergoa, Berriak

Batxilergoko ikasleek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa primeran prestatzen dutela diote Urnietako Salestarretan. Hala ikusi dugu aurten ere. Ane Taracena, Eider Irizabal eta June Iza ikasleak “oso gustura” daude proba honetarako irakasleen aldetik jasotako “prestakuntza eta laguntzarekin”.

Ane Taracena, Eider Irizabal eta June Iza ikasleek Selektibitateko emaitzak jaso eta urduritasuna uxatu dute jada: hiruek nota bikainak atera dituzte. “Bigarren batxilergoa oso ondo egon da, beti irakasleekin gertutasun hori sentitu dudalako. Asko laguntzen dute, eta orduan, nota oso onak atera nituen kurtsoan. USEko emaitzak espero baino asko hobeak izan dira”, azaldu du Irizabalek. Irakasleez galdeturik, honakoa dio: “Kurtso osoan asko zentratu dira aurreko urteotan Selektibitatean egindako galderetan, ez bakarrik Selektibitateko errepasoko asteetan, eta nik sentitzen nuen ondo prestatuta nengoela. Gerora baietz ikusi dut”.

Iritzi berekoa dugu Ane Taracena: “Kurtso gogorra izan da, egunero lan egin behar baituzu. Kurtsoan zehar irakasleek asko lagundu gaituzte eta, azken finean, edozein momentutan galde zenitzakeen zalantzak. Selektibitateko prestaketan ere gauza bera. Laguntza handia izan da, lehenengo une horietan dena plafinikatzeko eta gero etxean norberak egiteko”.

Izak ere lortu ditu nahi zituen emaitzak bai batxilergoan, bai USEn: “Irakasleek urteak daramatzate Selektibitatea prestatzen eta bazekiten nondik gu bideratu. Gainera, klasekide berberak egon gara 16 urtez, elkar ezagutzen dugu eta konfiantza bazegoen dudak galdetzeko. Klasean 21 ginen. Beraz, irakasleak ikasle guztiekin nahi adina denbora egoteko aukera izan du zalantzak argitzeko. Emaitza hauek ikusita, argi dago eskola honek ondo prestatzen duela Selektibitatea”.

Izan ere, azkenean, hiruek lortu dute nahi zutena: Irizabalek eta Taracenak medikuntza ikasiko dute. Izak, berriz, farmazia. Hiru adibide dira, baina askoz gehiago izan dira. Honenbestez, emaitzak argi erakutsi dute beste behin ere Urnietako Salestarrak ikasleekin bidean bat doazela etorkizuna erakitzen.