Salestarrak Magale Urnieta Sudadera | Salestarrak Magale Urnieta

Salestarrak Magale Urnieta Sudadera

Berriak

Ikasturte honetatik aurrera, Urnietako Salestarrek Presentación de Mariaren titulartasuna hartu dute. Orain, argi eta garbi esan dezakegu BAT GARA! Hau gizarteari ezagutarazi nahi diogu, eta, horretarako, bi ikastetxeetako ikasleei sudaderak finantzatuko dizkiegu.

Lehenengo aste honetan 15 €-ko PROMOZIO BEREZIA egingo dugu sudadera bakoitzeko. Aurrerago ezingo dugu eskaintza hau bermatu.

Esteka honetan ikus ditzakezue eskuragarri dauden neurriak eta sudaderaren kalitatea. Idazkaritzan ereduak eskuragarri izango dituzue, proba ditzazuen eta neurri egokia hauta dezazuen.

Eskabidea eta ordainketa idazkaritzan egingo dira.

Eskerrik asko proiektu hau zabaltzen laguntzeagatik!