Romero Britto | Salestarrak Magale Urnieta
Romero Britto

Romero Britto

Berriak

DBH1eko ikasleak eta ROMERO BRITTO

DBH1-eko ikasleak Plastikan egun hauetan Romero Britto artista brasildarraren inguruan aritu dira lanean. Margolari, serigrafo eta eskultorea da Britto, eta kubismo estereotipatuaren, pop artearen eta grafiti pinturaren elementuak uztartzen ditu bere lanean, kolore dardaragarriak eta patroi ausartak erabiliz itxaropenaren eta zoriontasunaren adierazpen bisual gisa. Artista honek ohikoak dituen teknikak eta bere estilo berezia ezagutu ondoren, ikasleak buru-belarri aritu dira beraien artelanak sortzen. Oraingoan bakoitzak hizki bat margotu du, beti ere, Romero Britoren estiloa jarraituz eta guztien artean jarraian ikus dezakezuen mezua osatu dute.