Robotika
Ikasturte honetan eskolaz kanpoko ekintza bezala Arduino-aren bidez garatutako proiektuetan oinarritutako robotika ematen ari gara. Horretarako “Visualino” plataforma erabiltzen dugu, ikaskuntza prozesua errazagoa eta dibertigarrigoa izateko asmotan. Ikastaro honen bidez ikasleen etorkizun profesionalerako garrantzitsuak diren hainbat trebetasun garatzen ditugu eta bide batez baita berrikuntza eta ikerketarako gogoa piztu ere.
Programazio lenguaiarik erabili gabe, bloke sistema baten bidez puzzle moduan elkartuz Arduinoa programatzen ikasten dugu. Honek, Arduinoa-rentzat den C programazio lenguaiaren oinarria ulertzen laguntzen die. Oso garrantzitsua da ikasleak ikasteaz gain ongi pasatzea.
Honekin batera hainbat sentsore eta eragingailu erabiltzen ditugu, eta bluetooth-aren bidez gure Smartphone-tik kontrolatzen dugun hainbat proiektu ere egiten ditugu. Hau egiteko AppInventor tresna erabiltzen da eta Androidentzako hainbat aplikazio txiki sortzeko aukera ere ematen digularik..