Penpal proiektua: Hizkuntza partekatuz
HIZKUNTZA PARTEKATUZ MAGALE SALESTARRETATIK ESTATU BATUETARA
Badira jada 4 ikasturte 1. Batxilergoko ikasleek Penpal izeneko proiektu batetan parte hartzen dutela. Proiektu hau beste herrialde batetako ikasleekin gutunak elkarbanatzean datza. Gure ikasleak Estatu Batuetako Maryland estatuan kokatuta dagoen North Harford High School Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin jarri dira harremanetan.
Ikasle atzerritarrek, aukerako ikasgai bezala Gaztelania daukatenez eta Batxilergoko ikasleek Ingelesa landu behar dutenez, aukera paregabea ari da izaten, hemengoek haiei eta haiek hemengoei hizkuntzen irakaskuntzan laguntzea. Lehendabizi gure ikasleek amerikarrei gaztelaniaz idatzitako eskutitzak bidali dizkie hasierako agurra eginez. Behin horiek irakurritakoan, hangoek gaztelaniaz idatzi eta bidali
egin dizkie.
Oraingoan, Gaztelaniako klaseetan bideotxo batzuk grabatu dizkie elkarren aurpegiak ezagutu eta elkarren berri gehiago izateko.
Oso esperientzia polita ari dela izaten azpimarratu dute Batxilergoko ikasleek eta aukera paregabea ingelesa landu, amerikarrei gaztelaniaren ikaskuntzan lagundu eta lagun berriak eta gainera atzerritarrak diren lagunak egiteko.