Pantaila lagunak
DBH 1. mailako ikasleek “Pantallas Amigas” proiektua landu dute aste honetan. Proiektu hau, internet, sare sozialak, mugikorrak eta bideojokoak modu seguru eta osasungarrian erabiltzeko 2004an sortutako plataforma da. Oraingo honetan, enpresa honetako profesional batek gure neska-mutilak gai hauetan gidatu ditu: ziberbullyinga, sextinga, sextorsioa, groominga, segurtasuna eta pribatutasuna.
Programa honen bidez, gure gazteak genero-indarkeriari eta xenofobiari buruz trebatu nahi izan dira eremu digitalean, ikasleak haien defentsan eta sustapenean ahaldunduz. Proiektuak, halaber, genero-indarkeria digitalarekin eta jatorri etnikoarekin lotutako jokabideak prebenitu nahi ditu, hezkuntzaren bidez ekitatearen garapena sustatuz, testuinguru digitalean indarkeria matxista eta xenofobia ekintzak iraunarazten eta sostengatzen dituzten sinesmen, jarrera eta balioen aldaketa bultzatuz.
Astea amaitu baino lehen, talde honek DBHko 2. eta 3. mailakoei aurkeztu eta partekatuko dizkiete egindako lanak. Gure ikasleen garapenean aberasteko modu bat da, eta, aldi berean, beste gaitasun batzuk landuko dituzte.