Orientazioa Batxilergoan | Salestarrak Magale Urnieta
orientazio saioa

Orientazioa Batxilergoan

Berriak

Orientazio saio desberdinak izan ditugu Batxilergoko ikasleekin.

Gure ikastetxean ikasleen ikasketen inguruko orientazioari garrantzi handia ematen zaio eta batez ere Batxilergoan. Hori dela eta, ikasturtean zehar hainbat unibertsitateetakoak gerturatzen dira geletara beraien eskaintzen berri ematera (Adib, Deustoko Unibertsitatea, EHU…) Gaurkoan alderantziz izan da, ikasleak izan dira unibertsitatera joan direnak.

 

Mondragon Unibertsitateak, Galarretan, Orona Ideon daukan campusa ezagutzera  joan dira, Ingenieritza munduan dauden gradu desberdinak ikustera erabakiak errazago hartu ahal izateko. Oso gustora egon dira eta interesantea iruditu zaiela azpimarratu dute.

 

FPPARKE-koen bisita Batxilergoan

 

Aldi berean, 1.Batxilergokoko ikasleek orientazio saio moduan, FPPARKE-ko Juantxo eta Jonen bisita jaso dute: alde batetik parke teknologikoko enpresa bateko arduraduna eta bestetik Lanbide Heziketa ikasitakoa izan dituzte beraien artean. Beraien ikasketen ibilbidea zein izan den eta gaur egun egiten duten lanari buruzko azalpenak eman dizkie.

Ikasleei oso interesgarria iruditu zaie jasotako hitzaldia.