Orientazio saioak gurasoentzat | Salestarrak Magale Urnieta
Orientazio saioa

Orientazio saioak gurasoentzat

Berriak

Unibertsitatea edo Lanbide Heziketa? Letrak, Zientziak edo Artea? Horrelako zalantzak argitzen saitu ginen  atzoko gurasoentzako orientazio saioan.

 

Aste honetan, Magaleko Orientazio Departamentuak orientazio-jardunaldiak antolatu ditu DBHko 3. eta 4. mailako familientzat. Talde txikitan banatuta, parte hartu duten familiek informazio zehatza jaso dute, eta DBHren ondoren egin daitezkeen ikasketei buruz izan zitzaketen zalantzak azaldu eta argitu ahal izan dituzte. Tailerretan erabilitako informazioa DBHko 3. eta 4. mailako familia guztiei bidaliko zaie.