Orientazio saioak Batxilergoan | Salestarrak Magale Urnieta
Orientazio saioak

Orientazio saioak Batxilergoan

Berriak

Batxilergoko ikasleak etorkizun akademiko eta profesional arrakastatsu baterantz gidatzeko ahaleginean, Salestarrak Magalek Orientazio Jardunaldi desberdinak antolatzen ditu Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.

Abenduaren 12an Itziar Zubia EHUko Ingeniaritza Elektrikoko irakaslea izan genuen zentroan. Bere azalpenari esker, gure ikasleek ingeniaritzei buruzko zalantza batzuk argitzeko aukera izan dute. Joan den urrian, halaber, Deustuko Unibertsitateko kide baten bisita izan genuen, gure ikasleei unibertsitate honek eskaintzen dituen hainbat gradu erakutsiz. Datorren urtarrilaren 16an, Mondragon Unibertsitateko irakasleek bisita egingo digute eta ikasturtean zehar, gure inguruko heziketa ziklo ezberdinen eskaintzak jasotzeko aukera izango dute.


Orientazio-jardunaldi hauek osatzeko, ikastetxeko ikasle ohien testigantzak ekartzen ditugu, unibertsitateko hainbat karreratan eta lanbide-esparrutan duten esperientzia partekatzen baitute. Haien testigantzek ikuspegi errealista eta baliotsua ematen diete egungo ikasleei Batxilergoa amaitu ondoren jarrai ditzaketen ibilbideei buruz.


Helburua da gure gazteek beren etorkizuneko ikasketen hautaketa egokia egitea eta horretarako behar duten laguntza izatea.