Onarpena Batxilergoan 2018-2019 ikasturterako | Salestarrak Magale Urnieta

Onarpena Batxilergoan 2018-2019 ikasturterako

Berriak

Batxilergoa egiteko ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko egutegia:

a) Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko: maiatzaren 2tik 14ra, biak barne.
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 1a.
c) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 6a arte, egun hori barne.
d) Eskabideari uko egiteko: ekainaren 6a arte, egun hori barne.
e) Behin betiko zerrendak argitaratzeko: ekainaren 11.
f) Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko: ekainaren 18a.
g) Matrikula egiteko aldi arrunta: ekainaren 20tik uztailaren 6ra, biak barne.
h) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea: uztailaren 12a arte, egun hori barne.

Idazkaritzako ordutegia:

8:00-13:30 / 15:00-17:00

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Dagokionaren NAN fotokopia
  • Guraso edo tutore baten NAN fotokopia
  • Familia liburuaren kopia
  • Udalak luzatutako familia helbidearen errolda agiria

GURE IKASTETXEKO HEZIKETA ESKAINTZA

Batxilergoko onarpenari buruzko Eusko Jaurlaritzaren informazio gehiago ikusteko sakatu hemen.

Aurten 4. DBH gure ikastetxean ikasten ari diren ikasleek ez dute prozesu honetan parte hartu beharrik.

DEI IEZAGUZU! Bakarkako bisita bat antolatzeko